Didaktika irakasgaiaren inguruan idatziko dut jarraian, hau da, nire ikaskuntza prozesua narratzen saiatuko naiz. Nire blogari "hezitzen ikasten" izena eman diot ikusi izango zenuten moduan, horrela jarri diot hori iruditzen zaidalako dela gure ikaskuntzaren funtsa. Azkenean blog honek gure ikusmoldeak argitaratzeko aukera ematen digu, eta gainontzeko ikaskideak aukera izan dezaten besteen iritziak ezagutzeko eta pentsatzen dutena besteei transmititzeko.
Kurtso honetan lehen lauhilekoan izan genuen (edo nire kasuan gutxienez) hezkuntzaren teorian eta historia irakasgaian ebaluatzeko modu berri bat lehen aldiz. Nik beti ezagutu dut klasean teoria eman, praktika batzuk egin (ariketak edo) eta azterketa egitea. Irakasle honek azterketaren ordez lan baten bidez ebaluatzea proposatu zigun, non bertan egunero ikasten genituen eduki teoriko nahiz praktiko idazten genituen, gure kritika ahaztu gabe. Blog honekin ere uste dut, Loreak ere horrelako zerbait egin nahi duela, guk asimilatzen ditugun edukin teorikoak emen kritikan jartzean, eta gelan egon daitezken ikuspuntu ezberdinak argitaratzea. Egia esan hasiera batean beldur pixka bat ematen zidan blogaren kontu hau, ez nekielako nondik-nora joan behar nuen. Pixka bat saltxeatu ondoren hasi naiz hemen zerbait idazten dagoeneko.
Hasiera batean egia esan, ez nuen ideirik ere zer zen didaktika, ez nekien ezer didaktikaren inguruan eta zenbait informazio bilatzeari ekin nion orduan, gutxienez ideia bat izateko.
Lorearekin egin genuen lehen ariketa poster batean tokatutako esaldi baten inguruan marraztea zen. Gure esaldia "zer transmititzen du hezkuntzak?", guztiok esan genuen hezkuntzari buruz genuen ideia zen, liburu batzuk dioten ideia eta balore batzuk transmititzen duela. Denak geneukan hezkuntzaren inguruan pentsatzean liburuen ideia hori, beti matematikak, gizarte zientziak eta horrelako irakasgaiak. Baina pentsatu genuen ongi etorriko zela adibidez, lehen sorospenerako klase batzuk ematea, baita ere hezkuntza bialari buruzko zenbait informazio ere.
Nire ustetan denok dugu hezkuntzak transmititzen duen inguruan ideia bera, liburu batzuk diotena transmititzen dela. Baina beste alde batetik ikusten badugu konturatuko gara ez dela hori bakarrik transmititzen. Hezkuntzak balio batzuk transmititzen ditu, arau batzuk, jarrerak,... Irakasleak ereduak dira haur eskoletan gehien bat, eta zuzen jokatzen ikasi behar dugu, haurrak gero zuzen jokatzen jakiteko.
Hurrengo batean, lan bat izan genuen etxerako, hezkuntza eremuak lantzea eta ondo definitzen jakitea. Orduan konturatu nintzen hezkuntza formalean nahi dudana nik lan egin. Eskola batetan haurrak hezten. Baina hala ere kontutan izan behar dugu haur guztiak hezkuntza ez formalean ere zerbait ikasten dutela. Oso garrantzitsua da nolako familia duten, lagunak, ... Asko ikasten da bertan eta horren arabera hezten gara guztiok. Nire ustez oso garrantzitsua da haurrak nolako bizitza duten kanpoan. Horretarako irakasleok prestatuta egon behar dugu haurral bizi dezaketen guztirako eta baita ere haiek prestatu. Edozein kasurekin aurkitu gaitezke eta guk beti jakin behar dugu nola erantzun. Nahiz eta laguntzailerik izan (lankideak, psikologoak, pedagogoa, ...) gure menpe dago haur guztien etorkizuna. Horregatik oso garrantzitsua iruditzen zait gu ondo formatuta izatea. Hala ere oso garrantzitsua iruditzen zait kasu honetarako esperientzia izatea. Bizipenetatik uste dut nik ikasten dela gehien eta nahiz eta formazio teoriko ona izan behar beharrezkoa da formazio praktikoa.
Klase batean egin genuen ariketa ikaragarri gustatu zitzaidan. Gure lana zen hezkuntza, kultura eta gizarteratzea ordenean jartzea. Taldean egiteko ariketa zen, eta ez ginen taldikedeak ados jartzen. Azkenean lortu nuen taldekideak nire iritzi berdina izaten eta honakoa da: nire ustez ezin da garrantziaren arabera orden bat jarri. Dena iruditzen zait garrantzitsua haurraren garapenean eta ez dut uste orden batean ikasten direnik. Denak batera ematen dira, bat gabe ezin baita bestea eman. Ez duzue uste??
Hurrengo ariketarekin ere ikaragarri disfrutatu nuen eta gainera lan modularreko aurkezpenetan ere antzeko gairen bat eman zen. Kasu batzuk aztertu behar genituen. Guri gelan arrazismoaren inguruko eztabaidaren kasua eta zezenen kasua aztertzea tokatu zitzaizkigun. Zezenen kasua oso kuriosoa iruditu zitzaidan eta esan dudan bezala aurkezpenetan ere agertu zen antzeko zerbait non irakasle batek bere ikasleei esaten zien kokrodriloak hiltzen dituztela poltsak egiteko eta gurasoei bronka bota behar lietekeela horrelakorik badute.
Horrela eztabaidarako gaia argia zen, irakasleak ondo egin du bere iritzia ematen?? Nik uste dut irakasleak bere iritzia emateko eskubidea duela, baina beste gauza bat da gero gurasoak ez badute berdin pentsatzen gainera botako zaizkiela. Horregatik nire ustez iritzia emango nuke bai, baina baita ikuspegi guztiak azaldu ere. Kasu honetan kokrodrilo batzuk hil egiten dituzte jateko eta poltsak egiteko, batzuk hori egitetik bizi dira eta hori da jaten dutena. Beste batzuk kokrodriloen zorroagatik pila bat ordaintzen dute gainean jazteko, .... Azkenik zure ikuspegia esan dezakezu baina aurretik ikuspegi guztiak azaldu dituzu eta horrela haurra librea izango da bere iritzia prestatzerako orduan.
Hau guztia landu eta gero, kurrikuluma lantzen hasi ginen, programazioa eta unitate didaktikoarekin hasi baino lehen. Dekretua ulertzea erraza izan zen, azkenean eremu guztietan bezala, hezkuntzan ere arau batzuk jarraitu behar dira, eta hori gure programazioa egiterakoan kontutan izan behar da.
Egia esanda ondo ikusten dut eusko jaurlaritzak hezkuntza mailan kurrikulum bat zehaztea, izan ere irakaskuntzan berdintasun bat egon behar du gutxienez estatu mailan eta baita ere mundu mailan ere. Izan ere, eta orain gauzak dauden bezala kontutan hartuta, gero jende asko joaten da kanpora lan bila, eta hezkuntzan berdintasun horrek berezko garrantzia dauka. Adibidez ez du formazio hobeagorik izan behar haur hezkuntza Burgosen ikasi duen bat (adibide bat jartzearren), bestela jai daukagu hemen ikasi dugunok lana bilatzerako orduan... Baina hori haur hezkuntzan ere berdin plasmatzen da, hezkuntza "iguala" jaso behar dute, (euskal kurrikulumaren inguruan bilatzen egon naiz interneten, eta sarreratxo bat egin ere, gehiago ikusi nahi baduzue).
Ondoren programazioarekin eta unitate didaktikoarekin aritu ginen. Urte batetarako prestatu behar izan genuen programazioa, eta unitate didaktiko bat prestatu genuen 4 astetarako. Uste dut oso ondo datorrela ikasturte batean emango dena "planifikatuta" izatea, nahiz eta gero ez atera dena nahi dugun bezala. Hala ere bai programazioa eta baita unitate didaktikoa ere haurren berezitasunetara zuzenduta dago. Hori dela eta, haurrak kontutan hartzen dira gelan landuko diren gaietarako. Beraz, ikaskuntza prestatuta dago haur guztientzat eta arazoak dituztenentzat prestatuta dago eta honek aurrerapena ekartzen du. Bestetik eduki batzuk izatea eta horren arabera ariketak egitea oso aberasgarria dela iruditzen zait, mota askotako jarduerak egiteko aukera ematen baitu. Gainera helburu batzuk bideratzen dira, garrantzitsuena kasu honetan, zeinak ebaluazioaren laguntzaz haurrek prestatutako helburuak lortu dituzten ikusiko den.
Didaktika irakasgaia ere oso aberasgarria iruditu zait. Klasean komentatu genuen bezala, agian oso goiz da lehenengo kurtsoan egin dugun guztia egiteko eta ulertzeko. Baina ondo etorriko zaigu graduko lehenengo kurtsotik irakasgai honekin astea, eta eskolan ematen diren gauza asko ikasteko. Hala nola azkeneko bi lanekin eskolan nola lan egiten den ikusteko balio izan digu eta baita guk kurtso oso bat planifikatzen ikasteko balio izan digu.
Bestetik komentatu nahi nuen paper zorro honekin bukatu baino lehen, asko gustatu zaidala blog honekin gure ikasketa prozesua narratzea. Izan ere orain ordenagailua erabiltzen dugu gauza askotarako eta uste dut modu honetan gehiago animatzen garela hau egitera. HAsiera batean ez nuen oso ondo ulertzen nola hasi honekin. Gero Loreak ondo egiten ari nintzela esan eta gero gehiago sartzen hasi nintzen blog-ean, eta klaseko gainontzekoen blog-ak ikusita ideia asko hartu nituen. Azkenean saiatu naiz nire ikaskuntza prozesua narratzen, ordenagailua pizten nuenean sartu egiten nintzen hemen eta gutxinaka zerbait idazten joan naiz. Lehen aldia da horrelako zerbait erabiltzen dudala, baina espero dut ondo egin izana, eta errepikatu nahi dut modu honetan narratzeak agian ez duela hainbeste alferkeria ematen, eta gauza asko interneten bilatzeko aukera ematen duela.

Kaixo Garazi, ondo hasi zara, ideia hartzen behintzat, baina ohartxo bat. Bilatu duzun bideo horretatik zer ekarpen egin du zure didaktikaren ikuspuntua osatzeko? Pixka bat gehiago sakontzen saiatu. Animo neska!
ResponderEliminar