Páginas

domingo, 13 de mayo de 2012

euskal kurrikuluma


Paper zorroan komentatu dudanez, euskal kurrikulumaren inguruan bilatzen egon nahiz, eta unibertsitatea.net-en dauden blogetan honakoa aurkitu dut. Iglesias du izena blogak eta honakoa dio:
"Euskal kurrikuluma Euskaldunok, Euskal Herriaz ez ezik munduaz dugun ikuspegiaren irudikapena da. Euskal Herrirako prestatzen den kultur ibilbidearen hautaketa da, hau da, Euskal Herriko ikasleek, gizabanako eta gizartekide gisa, beraien garapen osoa Euskal Herrian eta mundu zabalean bizitzeko gaitasunak lor ditzaten.
Garrantzitsua da Euskal Curriculuma antolatzea, Euskal Herria bera, euskal identitatea, euskara eta euskal kultura bizirik irautea nahi badugu, gure nortasunaren ezaugarriak transmititu, biziberritu eta garatzeko erronkei heldu behar diogu."
Baita ere komentatu egiten du, garrantzitsua dela beraz XXI. mendeko ikaslea prestatzea:euskal kulturatik abiatuta dagokion errealitatean modu egokian bizitzeko beharrezko konpetentziak bereganatuz.

Hortaz kurrikuluma denori laguntzen digu gure etorkizunean esan genezake, eta gainera euskararen alorrean bultzatu egiten du. Beraz uste dut euskara bultzatzeko planik hoberena dela, ez duzue uste?

viernes, 4 de mayo de 2012

El mejor profesor del mundo

Orain dela aste batzuk "el semanal" aldizkarian titulu hau irakurri nuen. Ez nuen aukerarik izan horren inguruan gehiago irakurtzeko taberna batetan ikusi nuen eta. Baina etxera iristean interneten honen inguruan bilatzen hasi nintzen eta orain zertxobait idatziko dizuet zuei ere. Lehendabizi "el semanal"-eko berri horren bila ibili nintzen:



Ez nuen oso ondo ulertzen nundik nora zioan irakasle hau eta zer zen benetan egiten zuena. Horregatik gehiago begiratzen jarraitu nuen honen inguruan. Youtube ikusten baduzue hainbat bideo daude bere izenarekin eta hainbat gauza esplikatzen dira bertan oso argi, hori bai.

Salman Amin Khan du izena irakasle estatubatuar honek, 1977 an jaioa. Irakaslea izateaz gainera, informatikoa eta ingeniero elektronikoa da. Honek 2006an ikaskuntzarako organizaioa elektroniko bat sortu zuen. Irakaskuntza doakoa da eta "academia Khan" du izena.
Organizazio hau sortzeko ideia sortu egin zitzaion bere lehengusuak lagundu egin behar zituenean beraien matematikako arazoekin.

"Academia Khan": una educación gratuita de calidad mundial a cualquier persona en cualquier lugar. http://www.inika.net/index.php?option=com_content&task=view&id=199&Itemid=70

  
Horrela youtube bideo pila bat aurkitu daitezke akademia honetakoak eta egunero 70 mila bisita baino gehiago jasotzen dituzte bideo hauek.  Bere klaseak hain dinamikoak dira zeinak Microsoft-eko fundatzailea Bill Gates jarraitzaile bihurtu zen.

Etorkizuneko hezkuntza, agian????


"al profesor que no esta seguro de si mismo no se le capta, se le pierde"

Esaldi hau jasota neukan nik aspalditik. Didaktika klasean entzun nuela badakit baina ez nago ziur nori entzun nion. Uste dut errealitatea dela esaldi horrek dioena. Guk haurrei trasnmititzen dioguna oso garrantzitsua da beraientzat. Gainera haurrak segituan konturatzen dira zerbait gaizki dabilenean. Badaukat lagun bat haur bat izan duela orain dela hilabate batzuk eta berak kontatu zidan bera gaizki dagoenean haurra ere gaizki jartzen dela, eta ez nahiz gaixotasunetaz erreferitzen baizik eta sentimenduetaz.

Askotan gertatu izan zait gelan irakasleak zerbait esatea eta deskonektatzea, horrela ideia galduz. Irakasleak seguru izan behar du bere buruaz, horrela zerbait ona transimititzen du. Gainera konfidantza dauka ondo egiten ari dela eta horrela errexagoa da jarraitzea. Ados guztiak esaldi horrekin ezta?
Moodlen aurkitu nuen ariketa bat gure irakaskuntza prozesuaren inguruan, hain zuzen ere nola irakatsi diguten gaur egun arte. Egin izan behar genuen psikologian lan bat gure haur hezkuntzako etapako esperientziaz. Nik argi idatzi nuen gutxienez gure eskolan ez zutela guganako inongo errespeturik. Gainera ez zuten guk gustoko genituen ariketak kontutan hartzen. Beti ibiltzen ginen antzerkiak egiten baina guri ez zitzaigun batere gustatzen. Bestetik guganako ez zuten errespeturik lehen esan dudan bezala. Gutaz pentsatzen zutena esan egiten ziguten guri eta noski, guk gurasoei ez genien ezer esaten. Izan ere nahiz eta gurasoei kontatu, seguraski guretzat izango zen errieta.
Esan nahi dudana da, ez dudala bat ere eredu ona izan nola erakutsi behar den inguruan. Orain hori aldatu behar dugu ikasle guztion artean eta behar bezalako tratua eta zorionatasuna eman haurrei.

jueves, 16 de febrero de 2012

Irakasleak neutralak izan behar dira??
Nire ustetan irakasleak eskubide osoa dauka bere iritzia emateko nahi duen gaiaren inguruan. Baina gero jakin beharra dauka iritzi horiek umeak kontutan izango dituztela. Beraz garrantzitsua iruditzen zait irakasleak bere iritzia ematen badu gai horri buruzko ikuspegiak ere azaltzea.
Adibidez niri tokatu zitzaidan kasuan, zezenen kontra zegoen irakaslearena, irakasle horrek jakin beharra dauka edozein umek bere gurasoengana joan daitekeela eta guraso horri ez zaiola ondo irudituko. Aldiz irakasle horrek bere iritziaz emateaz gainera zezenen inguruan dagoen kulturaren inguruan zerbait azalduko bazuen ez zuen arazorik izango. Irakasle horrek egin behar zuena da zezenen inguruan ematen dena kontatu, zer gertatzen den objektiboki esan eta horretan erreparatu bera kontran dagoela esateko. Baina esan beharra dauka baita ere jende asko bizi dela negozio horren inguruan eta badagoela jende asko bere kulturaren barruan bizitzen dutenak.
Beraz irakasleak bere iritzia eman dezakete nire ustetan, baina neutralitate hori mantenduz, hau da, gai horren inguruan dagoen guztia, ikuspegi guztiak azalduz.
Kultura, gizartearatzea eta hezkuntza definitzen:
Jarraian, gaiari lotutako zenbait definizio idatziko ditut, nire iritzian horrela definituta:
Hasteko kultura, gizarte espezifiko baten bereiztasunak dira. Izan ere gizarte bakoitzak hizkuntza, erlijio, pentsamolde, ohitura eta eskubide ezberdinak dauzka. Nabaria da kaletik joaten garenean hainbat kulturetako jendearekin topo egitea, bai janzkerarengatik, hizkuntzarengatik edota kolorearengatik.
Garrantzitsua da kulturari buruz hitz egitea gizartearatzeari buruz hitz egin baino lehen. Izan ere, gizakiak kultura jakin batean gizarteratzeko garrantzitsua da kultura hori ezagutzea, bertako ohiturak eta jarrerak hala nola ezagutzea. Klasean behin entzun nuen, eta egia esan ez nekien ezer horri buruz, marokoarrek ezkerrarekin agurtzen dute jendea, eskubiarekin jan egiten dutelako. Beraz beraientzat errespetu falta izango litzateke gu eskuinarekin agurtzea. Esango genuke beraz, gizartearatzea giza talde jakin bateko partaide bihurtzea izango litzatekeela, gizarte horren kultura ezaguna izanez.
Hezkuntza definitzeko, garrantzitsua da beraz gizartearatua izatea. Baina egia esan, hezkuntza jasotzen dugu jaiotzen garen momentu beretik. Hezkuntza ezagutzak, balioak, ohiturak eta jokatzeko moduak transmititzen dituen prozesua da. Hezkuntza, gure ekintza, sentimendu eta jokamolde guztietan presente dago. Hezkuntza eredu askotan jasotzen dugu, nahiz eta guk pentsatu hezteko eskolara joaten garela.

miércoles, 8 de febrero de 2012

niri eredu formalean lan egitea gustatuko litzaidake. eredu formalean eta ez formala bizi ditudanez, gustorago izan nahiz eskolan akademian baino eta politagoa da talde handi batean lan egitea