Páginas

jueves, 16 de febrero de 2012

Kultura, gizartearatzea eta hezkuntza definitzen:
Jarraian, gaiari lotutako zenbait definizio idatziko ditut, nire iritzian horrela definituta:
Hasteko kultura, gizarte espezifiko baten bereiztasunak dira. Izan ere gizarte bakoitzak hizkuntza, erlijio, pentsamolde, ohitura eta eskubide ezberdinak dauzka. Nabaria da kaletik joaten garenean hainbat kulturetako jendearekin topo egitea, bai janzkerarengatik, hizkuntzarengatik edota kolorearengatik.
Garrantzitsua da kulturari buruz hitz egitea gizartearatzeari buruz hitz egin baino lehen. Izan ere, gizakiak kultura jakin batean gizarteratzeko garrantzitsua da kultura hori ezagutzea, bertako ohiturak eta jarrerak hala nola ezagutzea. Klasean behin entzun nuen, eta egia esan ez nekien ezer horri buruz, marokoarrek ezkerrarekin agurtzen dute jendea, eskubiarekin jan egiten dutelako. Beraz beraientzat errespetu falta izango litzateke gu eskuinarekin agurtzea. Esango genuke beraz, gizartearatzea giza talde jakin bateko partaide bihurtzea izango litzatekeela, gizarte horren kultura ezaguna izanez.
Hezkuntza definitzeko, garrantzitsua da beraz gizartearatua izatea. Baina egia esan, hezkuntza jasotzen dugu jaiotzen garen momentu beretik. Hezkuntza ezagutzak, balioak, ohiturak eta jokatzeko moduak transmititzen dituen prozesua da. Hezkuntza, gure ekintza, sentimendu eta jokamolde guztietan presente dago. Hezkuntza eredu askotan jasotzen dugu, nahiz eta guk pentsatu hezteko eskolara joaten garela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario