Páginas

jueves, 16 de febrero de 2012

Irakasleak neutralak izan behar dira??
Nire ustetan irakasleak eskubide osoa dauka bere iritzia emateko nahi duen gaiaren inguruan. Baina gero jakin beharra dauka iritzi horiek umeak kontutan izango dituztela. Beraz garrantzitsua iruditzen zait irakasleak bere iritzia ematen badu gai horri buruzko ikuspegiak ere azaltzea.
Adibidez niri tokatu zitzaidan kasuan, zezenen kontra zegoen irakaslearena, irakasle horrek jakin beharra dauka edozein umek bere gurasoengana joan daitekeela eta guraso horri ez zaiola ondo irudituko. Aldiz irakasle horrek bere iritziaz emateaz gainera zezenen inguruan dagoen kulturaren inguruan zerbait azalduko bazuen ez zuen arazorik izango. Irakasle horrek egin behar zuena da zezenen inguruan ematen dena kontatu, zer gertatzen den objektiboki esan eta horretan erreparatu bera kontran dagoela esateko. Baina esan beharra dauka baita ere jende asko bizi dela negozio horren inguruan eta badagoela jende asko bere kulturaren barruan bizitzen dutenak.
Beraz irakasleak bere iritzia eman dezakete nire ustetan, baina neutralitate hori mantenduz, hau da, gai horren inguruan dagoen guztia, ikuspegi guztiak azalduz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario