Moodlen aurkitu nuen ariketa bat gure irakaskuntza prozesuaren inguruan, hain zuzen ere nola irakatsi diguten gaur egun arte. Egin izan behar genuen psikologian lan bat gure haur hezkuntzako etapako esperientziaz. Nik argi idatzi nuen gutxienez gure eskolan ez zutela guganako inongo errespeturik. Gainera ez zuten guk gustoko genituen ariketak kontutan hartzen. Beti ibiltzen ginen antzerkiak egiten baina guri ez zitzaigun batere gustatzen. Bestetik guganako ez zuten errespeturik lehen esan dudan bezala. Gutaz pentsatzen zutena esan egiten ziguten guri eta noski, guk gurasoei ez genien ezer esaten. Izan ere nahiz eta gurasoei kontatu, seguraski guretzat izango zen errieta.
Esan nahi dudana da, ez dudala bat ere eredu ona izan nola erakutsi behar den inguruan. Orain hori aldatu behar dugu ikasle guztion artean eta behar bezalako tratua eta zorionatasuna eman haurrei.
No hay comentarios:
Publicar un comentario